Miyake gertaera izpi kosmikoen eztanda boteretsu bat da. Gaur egun ez dakizkigu izpi kosmikoen jardueraren handitze horien jatorria eta zergatia. Agerraldiak, batez ere, zuhaitzen eraztunetan dagoen karbono-14 isotopo erradioaktiboaren metatze handiagoak markatzen ditu, eta horrek esan nahi du gertaeren data zehaztu daitekeela dendrokronologiaren bidez. Gertaera mota hau orain-berriki ezagutu denez, Miyake gertaera berretsien kopurua nahiko txikia da (5 edo 6 gertaera), eta, beraz, oraindik ez dakigu zenbatean behin gertatzen diren. Hala ere, hasierako eredu batzuen arabera, gertaera horietako bat gertatuko litzateke 400 - 2400 urtean behin.[1] Gaur egun ezagutzen diren Miyake gertaerak gutxi gorabehera Kristo aurreko 7176., 5410., 5259. eta 663. urteetan, eta Kristo ondorengo 774–775. eta 993–994. urteetan izan ziren. Benjamin Pope astrofisikoak zuzendutako Queenslandeko Unibertsitateko lantalde batek egindako ikerketaren arabera, Miyake gertaera batzuk iraupen laburrekoak izan ziren; eta beste batzuk, berriz, hainbat urtekoak.[2] Hainbat zientzialarik adierazi dutenez, etorkizun hurbilean Miyakeko gertaera bat gertatuko balitz, eragin nabarmenak izango lituzke gure zibilizazio industrialeko azpiegitura teknologikoan, hala nola sateliteetan, telekomunikazioetan eta sare elektrikoetan.[3][4][5][6]
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search